Hartu parte

Proiektu hau boluntarioek garatzen eta mantentzen dute. Boluntarioek F-Droid-en muina dira. Zuk ere lagun dezakezu:

Beste batzuk lagundu

Dagoeneko F-Droid-i buruzko ezagutzak badituzu, besteei lagun diezaiekezu ikasten eta lehen pausoak ematen. Erantzun erabiltzaile eta garatzaileek F-Droid-i buruz dituzten galderak! Mesedez kontuan izan gure jokabide kodea. Guztientzat gozagarria den ingurune positiboa eskaini nahi dugu.

Eman arazoen berri

Gunearekin edo bezeroarekin arazoak badituzu, jakinarazi (arazoen kudeatzaile egokian), hitz egin gurekin foroetan edo txatean gogokoen duzun protokoloa erabiliz. Eskertzen dugu baita gure arazoen kudeatzailean laguntzea, esaterako, jarraipena emateko galderak egitea, kode ekarpenak berrikustea, etiketak gehitzea, eta abar.

Bidali aplikazioak

Biltegian aplikazioren bat falta dela ikusten baduzu (sarrera politika irakurri eta gero), eman berri horretara zuzendutako paketatze eskarien atalean.

Behar den gaitasun teknikoa baduzu, zuk zeuk bildu ditzakezu dagozkien metadatuak eta F-Droid datuen biltegira bidali, honek izugarri azkartuko du aplikazioa sartzea.

Gauza bera aplikazioen bertsio berriak konpilatzerako orduan.

Informazio gehiago aurki daiteke dokumentazioan edo txat gelan galdetuz.

Itzuli

Bezero aplikazioa hizkuntza ugaritan dago eskuragarri. Zure hizkuntza ez bada horietako bat, edo hobekuntzak edo eguneraketak behar baditu, sortu kontu bat eta erabili itzulpenetarako sistema zure aldaketak egiteko.

Has zaitez itzulpena eta lokalizazioa gainbegiratuz. Foroan badago gai horri dedikatutako atal bat.

Proba

Datozen F-Droid argitalpen berriak probatzea da behar bezala funtzionatuko duela ziurtatzeko modurik onena. Eta, noski, arazoen berri ematen badiguzu, aztertu eta konpon ditzakegu! Errore baten berri eman nahi baduzu, ikusi arazoen orria. Egin daitekeen lan erraz bat itzulpenen eguneraketak berrikustea da: https://staging.f-droid.org/.

Garatu

GitLab-ek ostatatutako lau git biltegi nagusi daude:

Garapenean laguntzeko modurik errazena proiektu hauek klonatu eta aldaketa proposamenak bidaltzea da. Aldaketa handiak egin nahi badituzu, egokiena aurretik eztabaidatzea da, IRC bidez edo foroan. Modu horretan proiektuaren norabidearekin bat datozela egiaztatuko dugu, eta dagoeneko garapenean dauden lanekin egon daitezkeen gatazkak edo bikoizketak saihestuko ditugu.

Zerbitzariaren eta datuen proiektuekin lan egiteko, eskuliburua irakurtzea ideia ona da.

Azpiegitura mantendu

F-Droid-ek eskaintzen dituen zerbitzariek (eraikitzaileak, web ataria, deskargatzeko guneak…) beharrezkoak dituzte mantenu erregularra, Ansible-n oinarritutako inplementazioa eta hardware kudeaketa. Informazio gehiago txatean edo e-mail bidez: [email protected].

Datuen zientzia

Oinarrian, argitaratzen ditugun aplikazioei buruzko datu-multzo erraldoia da F-Droid. Eraikitzeen egunkariak daude, aplikazioen metadatuak, iturburu kodea, APK metadatuak… F-Droid Android ekosistema handiagoaren zati ere bada, non are datu kopuru handiagoak dauden. Nagusiki esploratu gabe dauden metrika datuak ere baditugu, zeinek F-Droid ekosistemari buruzko informazio berria azaleratu dezaketen. Horietan murgiltzeko modu egoki bat gure API-ak probatzea da.